top of page

Hezkuntza eta eguneroko bizitza indartuz

 

Autismoa duten haur zein nerabeen hezkuntza bultzatuko dugu, euren ikasketetan indarketa bat eta ahalduntze maila bat bultzatuz ahalik eta mailarik altuenean. Ikastolan ikasten dituzten ariketak indartuko ditugu, horrekin batera, norberak ikasten dituen atal horiek modu independientean burutzeko gai izan daitezen eguneroko bizitzan. 

​

Norberaren ahalmen eta zailtasunetara egokituko gara, ikaste prozesu hori pertsona horren erritmora egokituz, pausu denak ondo eman ditzan.

 

Horretarako, bermatua egongo da hezitzaile eta profesionalen elkarlana, ardura banaketa eta hezkidetza edota proiektua sortzeko beharrezkoak izango diren balore batzuen aplikazioa.

Helburuak

ume zein nerabeei emango dizkiegun zerbitzuetan helburuak hauek izango dira:

​​

- Egunerokotasuneko behar "txikiei" erantzutea.

- Erabiltzaileei komunikatzeko erraztasunak ematea.

- Zerbitzu duin bat emateko, naterial duin bat izatea.

​

Helburu hauek, azken finean, epe motzerako helburuak izango dira. Horiek egunerokotasunean aurrera eraman ondoren, gure enpresaren helburu nagusiak betetzea lortuko genuke. 

Zerbitzuak
- Inguruko ikastoletan laguntza eskainiko dugu, bertako ikasketaburuekin eta espezialistekin elkarlanean arituz.
- Inguruko herrietako pertsonengan zuzenduko gara, behar hauek dituzten pertsonekin lan eginez.
Hezkuntza hobe baten alde, denok bat eginda!
bottom of page